Gaztea ekainaren 14an atxilotu zuten, baina Bergarako Guardiako Epaitegian deklaratu ostean, aske geratu zen ekainaren 16an baldintzapean.
Haur pornografiako bideoak Arrasateko udal liburutegian ikusten zituen Internet bidez, eta hortik zabaldu ditu susmoak.
Martxoan hasitako ikerketa
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ikerketa joan den martxoan hasi zen eta berehala Ertzaintzari jakinarazi ziotenean gizonezko batek liburutegian Internet bidez haur pornografiako bideoak ikusten zituela.
Susmagarria ikertzen hasi ziren ertzainak, eta liburutegiko jardueraz gain, etxean haur pornografia biltzen zuten materiala zuela ohartu ziren.
Atxiloketa
Ekainaren 14an susmagarriaren etxebizitza miatzeko agindu judiziala eskuratu zuten. Etxebizitzan haur pornografia irudiak zituzten hainbat CD, diskette eta bideo atzeman zituzten, eta ordengailu bat ere bai.