Zaldibarko areto futbol txapelketako finalaren berri, webgunean

Xabier Urtzelai 2005ko eka. 10a, 13:09
Bihar arratsaldean jokatuko dituzte Zaldibarko Txapelketako hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko norgehiagoka, eta finala. Gainera, dagoeneko sarean dago txapelketa horren gaineko webgunea.

zaldibarkofutbitotxapelketa.com helbidean txapelketa horren gaineko berri izango duzue aurrerantzean. Lau hilabete behar izan ditu Ibai Gonzalezek lan hori egiteko, baina dagoeneko sarean da lan horren emaitza: "Lasai egin dugun lana izan da, ez gara presaka ibili, eta zailena lan hori egiten hastea izan da". Webgunean asteroko emaitzak, sailkapen taulak eta antolatzaileek eman gura dituzten berriak jasoko dituzte, eta Ibaik ondo daki horrek ere lan handia emango diola. Horrekin batera, webgunean taldeen argazkiak azaltzen dira, baita txapelketa horren gaineko historia ere bai. Eta, taldekideek eskaerak egin gura badituzte, edota proposamen bat bota, bertan izango dute horretarako aukera.

Finala, 17:00etan

Denboraldi osoko lana norgehiagoka batek erabakiko du, biharkoak. Dribling eta Lasagabaster izango dira finalean; akaso, Dribling izango da, aurrez, faborito baina Lasagabasterrekoek ez dute baloi bakarra ere galdutzat ematen. Saukelu eta Betrayer lehiatuko dira hirugarren postua lortzeko (15:45). Norgehiagoka horrek ere ez du gatzik faltako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak