Azoka plazako saltzaileak kezkatuta

Amagoia Lasagabaster 2005ko eka. 7a, 19:11
Azoka plaza kanpoaldean egiten ari diren lanen eraginez gero eta erosle gutxiago dutela diote saltzaileek.

Autoa aparkatzeko apnas dago lekurik. Eta oinezkoek ere zailatsun handiak izaten dituzte azokaraino iristeko. Autoa behar ez den lekuan aparkatuz gero, berriz, isuna jartzen diete berehala. saltzaileen esanetan, egungo egoeran, Arrasateko azoka plazan erosketak egitea garesti erteten zaie herritarrei. Bestalde, zamaketa lanak egiteko ere ez dagoela behar beste leku diote.

Irtenbide egoki bat aurkitzeko asmoz, kaltetuek udaletxera bideratu dituzte euren kexuak. Lanak bukatu bitartean Udalak aparkaleku gehiago bideratuko ditu zamaketa lanetarako. Otalora kalean eta Correos dagoen inguruan jarriko dituzte aparkalekuok. Eremu batzuk, asteko egun guztietarako zahaztuko dituzte eta beste batzuk eguazten eta egubakoitzetarako. Edonola ere, aurreikuspenen arabera, lanok San Juan jaietarako amaituko dituzte. Beraz, hiru asteren buruan dena ohiko egoerara bueltatuko omen da azoka plaza inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak