Zapatuan, adimen urrikoei omenaldia

Iker Barandiaran 2005ko eka. 2a, 15:33
Zapatuan, ekainaren 4an, adimen urrikoei omenaldia egingo die SUDC elkarteak. Uarkapen batuko dira lagun eta senitartekoekin, eta hainbat ekintza egingo dituzte.

Zapatukoa urteroko hitzordua da. 13:00etan, omenaldia jasoko duten lagunak Uarkape pilotalekuan batuko dira. 14:30ean, bazkaria egingo dute Alkartu elkartean.

Bazkal ostean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, omenaldia jasoko dutenek eta gura duten herritar guztiek jokoak izango dituzte Uarkapen bertan. Azkenik, opariak banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak