Aldaketekin dator Erdi Aroko II. Azoka

Iker Barandiaran 2005ko mai. 20a, 15:11
Iazko Erdi Aroko Azokan jende asko ibili zen azokan eta ikuskizunetan, baina euskararen eta herriko taldeen presentzia urriarengatik kritikak jaso zituen. Horregatik, Udalak, aurtengorako hainbat aldaketa iragarri ditu.

Maiatzaren 20an eta 21ean, zapatuan eta domekan, egingo dute Erdi Aroko II. Azoka Arrasaten.

Aurten azokaren eremua handitu egin dute: berau Seber Altuben, Herriko Plazan, Erdiko kalean, Iturriotzen, Ferreriasen, eta Maalako eta Olarte kaleko zati baten jarriko dute.

Artisauen eta jakien saltoki ugari egongo dira, iaz baino gehiago, eta baita hainbat ikuskizun ere.

Bestalde, herriko hainbat taldek esku hartuko dute asteburuan: Musika Eskolako harizko bi taldeek emanaldiak egingo dituzte; Doke antzerki taldeak ikuskizunak egingo ditu; Ibai Artek denda batzuk apainduko ditu; eta Ekin Emakumeen elkarteak arropen erakusketa jarri du Monterronen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak