AEDk hartuko du Arrasateko Euskalgintzaren gidaritza

Nerea Zubiete 2005ko mar. 14a, 13:37
Urteko batzar nagusia egin berri du AED Elkarteak eta hurrengo urteetarako hartu dituen konpromisoen artean, Arrasateko Euskalgintzaren gidaritza hartzea dago. Horretaz gain, Arrasaten Kafe Antzoki bat abian jartzeko azterketa ere egingo du.

AED Elkarteak aldaketak egin beharko ditu bere barne antolaketan, Arrasateko Euskalgintza osoaren koordinazioa eta gidaritza bere gain hartzeko. Orain arte, EMUN Kooperatibako langile batek egiten zuen hori, baina hemendik aurrera AEDren gain egongo da lana.

Urteko batzarrean, bestalde, iazko jardunaren gaineko balorazio baikorra egin dute eta abian jarritako proiektuekin aurrera egiteko konpromisoa hartu dute. Horien artean, berebiziko garrantzia eman diote berriro abian jarri duten Leintz Bertso Eskolari.

Kafe Antzokia, aspaldiko ametsa ere mahai gainean jarri dute. AED Elkartea lanean jarriko da, aztertzeko Arrasaten aukerarik ote dagoen euskalzale guztiak batuko lituzkeen Kafe Antzokia zabaltzeko. Hala balitz, behar diren izapideak abiatuko ditu euskararen aldeko elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak