Sahararren eta euskaldunen arteko integrazioa bultzatzeko jolasa

arrasatepress 2004ko abe. 20a, 18:05
Txatxilipurdi elkarteak ‘Salamalekum Euskal Herrira’ jolasa sortu du, eta salgai jarri du 10 eurotan. Jolasak euskaraz eta hassanieraz –Saharan egiten duten arabiera– ikasteko aukera ematen du.

Txatxilipurdiko lagunek premia bat ikusi zuten: Saharako umeak hartzen dituzten familiek ez dutela jakiten umeei zelan harrera egin berotasunez.

Horretaz jabetuta eta, bide batez, hemengo hartzaileek hassaniera eta ume horien kultura ezagut dezaten jolas hori sortu dute.

Bergaran bizi den neska saharar batek lagundu die euskararen eta hassanieraren arteko itzulpenak egiten, eta 50 piezaz osatutako jolasa sortu dute. Pieza bakoitzak marrazki bat dauka, eta bi hizkuntza horietan idatzita daude. Horrez gain, fonetikoki hassanieraz hitz euskaldunak zelan esaten diren eta euskaraz hitz hassanierak zelan esaten diren azaltzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak