Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka 2004

A. Leibar 2004ko aza. 25a, 17:35
Zapatu goizean egingo da azoka, 9:00etatik 13:30era. Seber Altube plazan izango da. Arrasateko 12 baserrik eta Jakion enpresak parte hartuko dute azokan. Ekimena Arrasateko Udalak antolatu du, Ibai-arte elkartearen laguntzarekin.

Parte-hartzaileak:

Parte-hartzaileak:

  • Bedoña auzotik: Bidasoro, Etxebarri, Artazubiaga eta Errasti baserriak.

  • Gesalibar auzotik: Enuzteko Aldekoa baserria.
  • Musakola auzotik: Hegi Handi eta Aranguren baserriak.
  • Uribarri auzotik: Urdaixena, Ikutixo, Ibarreta Gorostiza eta Mendigain baserriak.
  • Jakion enpresa.

Ekimenaren nondik norakoak.

Arrasateko Udalak 2000 urtean nekazal arloaren egoerari buruzko azterketa lan bat egin zuen. Diagnosi horrek agerian utzi zuen sektorearen gainbehera, eta sustapen ekimenen beharra. Horrela, 2000ko udazkenean azoka bat antolatu zen bailarako baserritarren produktuekin.

Aurten ekimen hau berreskuratu nahi izan dute. Horretarako, Arrasateko Auzo Alkateekin bildu dira antolatzaileak, euren iritzia eta iradokizunak jasotzeko asmoz; baserritarren beharrak gertuagotik ezagutzen baitituzte.

Azokaren helburua:

Arrasateko nekazal sektorea promozionatzea, baserriko lana gainontzeko arrasatearrei erakutsiz eta baserrietan ekoizten den produktua eskainiz. Asmoa da urtero antolatzea azoka hau, udazken aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak