Osakidetza-rekin negoziatuko dute Eskualde Erietxe berria egitea

Nerea Zubiete 2004ko urr. 28a, 15:09
Arrasateko Udalak Osakidetza-rekin negoziatu beharko du Debagoienerako Eskualde Erietxe berria egitea oraingo eremutik kanpora, Zaldispetik kanpora, hau da, erietxe guztiz berria egitea, beste eremu batean. Hori da urriaren 25ean egindako osoko bilkuran Udalak erabaki zuena, aldeko ia boto guztiekin.

Alderdi sozialistak aurkeztu zuen horren aldeko mozioa. Bertan, eskatu zion Arrasateko Udalari Osakidetza-rekin negozia dezala Debagoienerako erietxe guztiz berria egitea, eta gainera ez orain dagoen eremuan. Horretaz gainera, eskatu zion Osakidetza-rekin negoziatzeko zeintzuk izan behar diren hirigintza irizpideak erietxe berria egiteko eta eremua ere bertan negoziatzeko. Mozio hori onartu egin zuen osoko bilkurak urriaren 25ean, ia aldeko boto guztiekin. Abstentzio bat egon zen, Eusko Alderdi Jeltzalearen zinegotzi batena.

Bestalde, , Egitamu Orokorraren 2004ko aldaketen agiriari emendakin bat egin nahi izan zion Alderdi Sozialistak. Hain zuzen, Hirigintza Batzordeko diktamenean azaltzea Egitamutik kanpora uzten dela Eskualde Ospitalaren handitzea orain dagoen eremuan, hau da, Zaldispe eremuan. Eskaera hori, ez zuen onartu osoko bilkurak. Alde sozialisten eta popularren botoak izan zituen. Aralar abstenitu egin zen eta beste guztiek aurka egin zuten.

Horrela, Arrasateko Udalak Osakidetza-rekin erietxe berria eta beste eremu batean eraikitzeko aukera negoziatzea onartu du, baina ez du baztertu nahi izan Egitamu Orokorraren barruan, oraingo erietxeko instalazioak handitzeko eta hobetzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak