Orain arte, Loixe elkarteak urtean erakustaldi bakarra egin du; Santamasetan, hain zuzen ere. Aurten, berriz, elkarteak antolatu dituen ikastaroetako ikasleek erakusketa egin gura zuten.
- bat lan batu dituzte horietako batzuk elkarteko kideek eginak. Horien artean, eskulturatxoak, eltzegintza, jarlekuak, mahaiak eta paretan zintzilikatzekoak ipini dituzte. Oso lan txukunak egin dituzte.
Erakusketa uztailaren 17ra arte egongo da ikusgai Monterronen, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Gaur egun, Loixe elkarteak 20 bat bazkide dauzka. Horiez gain, ikastaroetan lagun gehiago apuntatzen dira. Nafarroa etorbidean dute egoitza. Bide batez, gonbidapena egiten diete herritarrei zeramika egitera animatu eta elkarteko bazkide egin daitezen.