“Arrasate iruditan” liburuaren bigarren edizioa San Juanetarako kalean

Gorka Etxabe 2004ko mai. 20a, 18:16
Arrasate Argitan kultura elkarteak “Arrasate iruditan” argazki liburuaren bigarren edizioa aterako du San Juanetarako. Aurreneko edizioak arrakasta polita izan zuen eta, bigarren edizioan 2.000 ale argitaratuko dituzte. Era berean, Oñatiko argazki liburua ere prestatzen ari dira. Aurreikuspenak betez gero, urtebete barru kaleratuko dute liburua

Arrasateko Argitan kultura elkarteak irailean kaleratu zuen “Arrasate iruditan” liburuaren aurreneko edizioa. 3.500 ale kaleratu zituzten eta, arrakasta polita izan zuen liburuak. Herriko enpresek, elkarteek eta Arrasateko Udalak ere ale mordoa erosi zituzten. Gerora, instituzio eta enpresek bisitak izan dituztenean opari moduan erabili dute liburua.

Orain, berriz, eta aurreneko edizioaren arrakasta ikusirik bigarrena prestatzen ari dira. Bigarren edizioa San Juanetarako kaleratuko dute, guztira 2.000 ale. Goitb-k jakin duenez, 2.000 liburutik 800 dagoeneko saldu dituzte. MCCk, Fagorrek, LKSk eta Arrasateko Udalak nahi dituzte liburu horiek. Era berean, Hiren eta Eroskin ere egongo dira salgai “Arrasate-Mondragon irudiak” liburua.

Oñatiren gaineko liburua ere prestatzen ari dira eta urtebete barru argitaratuko dute

Arrasaten egin bezala, Oñatin ere argazki liburua prestatzen ari dira. Azaroan hasi ziren Oñatiren inguruko argazkiak ateratzen, eta datorren urteko apirilerako edo maiatzerako nahi dute liburua argitaratzea.

Natura, arkitektura, lan arloa, herritarrak eta jaiak izango dira liburuak jorratuko dituen gaiak. Elkarte kulturalaren asmoa da 2.000 ale kaleratzea Oñatin. Oñati iruditan liburuak ere zenbait testu izango ditu, herritarrek zein kanpotarrek idatzitakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak