Musakolan, San Isidro jaiak

Iker Barandiaran 2004ko mai. 13a, 13:35
Maiatzaren 14an, 15ean eta 16an, Musakolan San Isidro jaiak ospatuko dituzte. Hiru egunetan denetatik egongo da.

Maiatzaren 14tik 16ra bitartean, Musakolan San Isidro jaiak egingo dituzte. Aurten, bigarren aldiz, motozaleen kontzentrazioaren hutsunea izango da.

Bestalde, egubakoitzean, Santa Teresa guneko ikasleek danborrada egingo dute. Buruhandiak izango dira, auzoko erretiratuek afaria egingo dute, eta dantzaldia egongo da.

Zapatuan, goizetik gauera arte ekitaldi mordoa egongo dira: lore erakusketa, meza, herri-txikiteoa, umeendako joko eta tailerrak eta dantzaldia, besteak beste.

Domekan, gimnasia erritmikoko erakustaldia egingo dute, auzoko erretiratuek gimnasia erakusketa egingo dute, eta Gorriti eta bere animaliek esku hartuko dute, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak