Biarrizko baletaren ikuskizuna

Iker Barandiaran 2004ko api. 22a, 19:52
Apirilaren 24an, Biarrizko baletak ikuskizuna egingo du Amaia Udal Antzokian, Iparraldea Bertan programaren baitan. Dantza talde ospetsu horrek "Errusiako baletei omenaldia" eskainiko du.

Apirilaren 24an, Biarrizko baletak Errusiako baletei omenaldia ikuskizuna egingo du Amaia Udal Antzokian. 20:00etan izango da, eta sarrerak 10 euro kostatuko ditu.

Dantza talde horrek ospe handia dauka eta Europako antzoki ezagunetan ikuskizunak egin ditu. Adituek ikuskizun hori dantza neoklasiko moduan definitu dute, baina dantza klasikoan oinarrituta dago.

Ikuskizunak ordu eta erdiko iraupena dauka, eta bere baitan hainbat pieza batzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak