Herri Eskolak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak taldeak

Iker Barandiaran 2004ko mar. 25a, 11:25

Ikasle Abertzaleak taldeak Herri Eskolak antolatu ditu Euskal Herriko hiru herritan, horien artean Arrasaten. Berbaldiak, kale agerraldia, herri-bazkaria, tailerrak eta kontzertuak antolatu dituzte.

Martxoaren 25ean, eguena, Ikasle Abertzaleak taldeak Herri Eskolak antolatu ditu Arrasaten.

10:00etatik 11:15era hainbat berbaldi egingo dituzte: Lurralde antolamendua, Monterronen; IAren XV. urteurrena AEDko txokoan; UEU gaztetxean; eta Bologna prozesua ikastolan.

11:30etik 13:15era beste hainbat: Autodeterminazioa Monterronen; Hezkuntza hezkidetzailea AEDn; EHE gaztetxean; eta Unibertsitate eleanitza ikastolan.

13:30ean, kale agerraldia egingo dute Seber Altubetik irtenda. "Ikasle borrokaz euskal eskola nazionala!!!" leloa izango du.

14:45ean, herri-bazkaria egingo dute Uarkapeko arkupeetan. Horren ostean, 16:30ean, hainbat tailer egingo dituzte gaztetxean: sexualitatea, graffiti, literatura eta kapoeira.

18:00etan, triki-poteoa egingo dute. 20:30ean, ekitaldi politikoa egingo dute gaztetxean, eta jarraian kontzertua. Honako taldeek joko dute: Nun, Ehiztari beltza, Lukas prest eta Dirties.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak