II. Cante Flamenko Txapelketaren finala

Iker Barandiaran 2004ko urt. 22a, 14:40
Urtarrilaren 31n, zapatua, Al Andalus elkarteak antolatu duen II. Cante Flamenko Txapelketaren finala egingo dute. Amaia Udal Antzokian izango da, doan, 19:00etan.

Urtarrilaren 31n, zapatua, Al Andalus elkarteak antolatu duen II. Cante Flamenko Txapelketaren finala egingo dute. Honako abeslariek esku hartuko dute:

  • Carlos Arrabal (Cordoba).
  • José Davila (Badajoz).
  • Bartolomé de Haro (Jaén).
  • José Lara (Málaga).
  • Mari José Pérez (Almeria).
  • Monse Pérez (Almeria).

Ekitaldiak hiru ordu pasatxo iraungo du, eta Al Andalus elkarteko dantza taldeak ere ikuskizun laburra eskainiko du.

Bestalde, dagoeneko, EAEko parte-hartzaile onenaren saria Astrabuduako Paco Carrión-eri eman diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak