Zubiaga margolariaren lan berriak, erakusketan

Leire Kortabarria 2003ko abe. 16a, 20:05
Zubiaga margolariak erakusketa du zabalik Iturriotz kaleko Harresi aretoan. Urtarrilaren 6ra arte izango da bisitatzeko aukera. Orduñarra izatez, Arrasaten eman ditu urte asko.

Rafael Fernandez Zubiagak Arrasaten egiten duen bigarren bakarkako erakusketa da hau; aurretik, 2001en egin zuen, hura ere Harresi aretoan. Bestalde, bere ibilbideko bederatzigarren erakusketa da zabaldu berri dena.

Ekimen handiko gizona

Zubiaga 1933an jaio zen Orduñan, eta ekimen handiko pertsona izan da. Bide desberdin asko jorratu ditu bere bizitzan zehar. Txikitandik hasi zen marrazten eta margotzen; hamalau urte zituela, Bay-Sala margolariak hartu zuen bere gidaritzapean, eta Euskal Herri osoa zeharkatu zuten, paisaiak margotzen. Gerora, Espainian eta Afrikan ibili zen paisajista moduan.

1956an, Arrasaten finkatu zen, eta hainbat negozio zabaldu zituen bertan. 90eko hamarkadan, berriro ere bere zaletasunari eutsi zion, eta Euskal Herriko paisajeak margotzeari ekin zion bigarren aldiz.

Arrasatez gain, Bilbon, Gasteizen eta jaioterrian, Orduñan, erakutsi ditu lanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak