Harremanak estutu nahi dituzte Gazte Kontseiluak eta Udalak

Nerea Zubiete 2003ko abe. 9a, 12:56
Arrasateko gazteek eta Udalak alde bien arteko komunikazioa eta harremana estutu nahi dituzte. Gazte kontseiluko kideek udaletxean informazio falta sumatu dute. Udalak, bere aldetik, onartu du gazteekin ez dutela behar bezelako arreta izan.

Agintaldei berriarekin, gazte saileko arduradun berriek ez dute behar bezelako harremana izan Arrasateko hainbat talde ordezkatzen duen Gazte Kontseiluarekin.

Gazteek diote gaur egun udaletxean informazio falta dagoela eta, besteak beste, Gazte Kontseilua Arrasateko gaztetxearekin nahasten dute.

Gaur egun Gazte Kontseilua honako talde hauek osatzen dute: Gaztetxeak, AEDko gazteek, Besaidek, Gizaizpi Alaik, Txatxilipurdik eta Arraska taldeak. Horiek Gazte Kontseiluak osatzen duten taldeak, baina Arrasateko gazte talde guztiei zabalik dago.

Udalak hutsunea onartu

Udaleko Gazte Saileko arduraduna den Joxe Etxeberria zinegotziak ere onartu du orain arteko harremana ez dela nahikoa izan. Etxeberriaren esanetan, bada ordua arlo horri ere behar bezala heltzeko eta lehen erabakiak hartu dituzte dagoeneko. Aitor Sáez de Azkunaga, esate baterako, Gazte Kontseiluak egingo dituen bileretara joango da.

Etxeberria, Gazte Saileko arduradunak ikusten duen beste arazo bat hau da: gazteek kanpora joateko joera dutela aisialdiaz gozatzeko. Horri ere irtenbidea eman nahi dio Udalak.

Buff-ak atzeratu

Santamasetarako, Gazte Kontseiluak bere adierazgarria zeramaten buff-ak atera nahi zituen, datorren urte hasieran egin nahi duen gazte asterako. Baina udalarekin izandako gaizki ulertze bat tarteko, uste baino diru-laguntza txikiagoa izan dute eta datorren urterako utzi behar izan dituzte buff-ak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak