Arrasateko Akordeoi Lehiaketak

Iker Barandiaran 2003ko abe. 3a, 14:23
Abenduaren 5etik 8ra bitartean, Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu. Urteroko hitzordua da hori eta nazioarteko musikari asko batuko dira. Ekitaldi gehienak –ez denak– Amaia Udal Antzokian izango dira.

Abenduaren 5etik 8ra bitartean akordeoi doinuak izango dira nagusi Arrasaten. Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak honako ekimenak antolatu ditu: Arrasate Hiria Nazioarteko XI. Lehiaketa, Gipuzkoako XXIV. Lehiaketa, Gipuzkoako XVI. Jaialdia, Variettes I. Akordeoi Lehiaketa eta Akordeoi Orkestra I. Lehiaketa.

Nazioarteko eta Gipuzkoako Lehiaketatako epaimahaia punta-puntako musikariek osatuko dute: Errusiako, Eskoziako, Finlandiako eta Euskal Herriko lagunek, hain zuzen ere.

Nazioarteko Lehiaketan ere, besteak beste, Errusiako, Finlandiako, Serbiako, Txinako eta Kroaziako musikariek hartuko dute parte.

Lehiaketa horiekin batera, Mondragon Hotelean eta San Juan Bautista elizan ere akordeoi doinuak entzuteko parada izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak