AKPko neska-mutikoak abian!

Xabier-Urzelai 2003ko aza. 26a, 17:27
Arrasate Kirol Proiektuan murgilduta dauden taldeak dagoeneko jo eta ke dabiltza. Arrasateko, Eskoriatzako eta Aretxabaletako ikastetxeen bateratze prozesua dela-eta, koordinatzaileek balorazio baikorra egin dute; bateratze prozesu arrakastatsua izan da.

AKPren oraingo ikasturteko erronka handienetako bat Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako ikastetxeen bateratze prozesuari aurre egitea zen. Lehenengo hilabeteak pasatuta, AKPko koordinatzaileek balorazio baikorra egin dute.

partiduetan giro ona

Dagoeneko jo eta ke dabiltza talde guztiak; izan ere, lehenengo kirol ekitaldiak urriaren 18an hasi zituzten. Multikirolean dabiltzan 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoek saskibaloian jardun dute orain arte eta 8 eta 10 urte bitarteko aurre-kiroleko gaztetxoek, berriz, eskubaloian egiteko aukera izan dute. Saskibaloiko partiduak Almenen jokatu dituzte eta eskubaloikoak, berriz, Iturripeko eta Musakolako kantxetan. Arrasate Kirol Proiektuko koordinatzaileen esanetan, multikiroleko eta aurre-kiroleko norgehiagoketan giro paregabea izan da. Guraso asko joan dira seme-alaben partiduak ikustera, eta kanpoko taldeen kontra jokatu dutenez, gaztetxoak motibatuta ibili dira. Aipatzekoa da, era berean, Almen gunean saskibaloian jokatzeko lau kantxa daudela. Horri esker, multikiroleko jardunaldiak ikusgarriak izan dira. Eskubaloia eta saskibaloia alde batera utzita, datozen asteotan atletismoa eta pilota landuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak