Arantzazuren gaineko dokumentala eta Laburbira zirkuituko film laburrak gaur eta bihar, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 8a, 08:23

Ane Cuestak zuzendu duen Zirrara film laburraren une bat. Euskaltzaleen Topagunea

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira zirkuitua Arkupera iritsiko da maiatzaren 9an, 19:00etan. Zortzi lanek osatzen dute aurtengo emanaldia, euskaraz ekoiztutakoak guztiak. Horiez gain, gaur, martitzena, Arantzazu: 36 zm, 5 mende, herri 1 dokumentala emango dute, 10:00etan, Goienagusik antolatuta. Pello Sarasua zuzendariak berak aurkeztuko du eta grabaketaren nondik norakoen berri eman.

Laburbira zirkuituaren aurtengo emanaldia zortzi lanek osatzen dute, denak ere azkeneko urtean eta euskaraz ekoiztutakoak; hona hemen film labur horiek:

  • Erro (Zuz.: Amaia Lejarreta)
  • Dena asmatuta dago (Zuz.: Jone Arriola)
  • Katalinaren zoria (Zuz.: Guillermo Ordas)
  • Babesa (Zuz.: Ander Iruretagoyena)
  • Mundu berri bat (Zuz.: Mikel Alvarez)
  • Zirrara (Zuz.: Ane Cuesta)
  • Talkak (Zuz.: Ilune Diaz eta Jordi Nuet)
  • Betizu buru (Zuz.: Kim Maiteny)

Apirilean abiatu zen zirkuitu hori eta maiatzaren 12ra bitartean Euskal Herriko 38 herritan emango dituzte.

Arantzazuren gaineko dokumentala

Gaur, martitzena, ostera, Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri 1 dokumentala emango dute Goienagusik antolatuta. Frantziskotarrek arlo sozial, kultural eta espiritualean herriari egindako ekarpena jasotzen du lanak. Horrekin batera, Arantzazuk bere baitan eskaintzen dituen natur baliabideak eta bake giroa. Euskal Herriko askotariko ahots ezagunek egindako gogoetak jasotzen ditu dokumentalak.

Emanaldia borobilduko dute Pello Sarasua zuzendariaren aurkezpenarekin eta solasaldiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak