'Baginaren bakarrizketak' helduendako eta Phileas Fogg-en abenturak umeentzat, asteburuan

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 9a, 20:30

Emakumeen sexualitatea izango dute berbetarako gai eta eztabaida piztu eta moldeak apurtzea helburu, egubakoitzean (20:00), oholtzan izango diren hiru emakumeek. Umeek, ostera, Munduari itzulia 80 egunean emango diote Eriz Alberdi aktorearekin, zapatuan (17:00).

Lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea Txalo Produkzioaken eskutik datorren Baginaren bakarrizketak komediak. Adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeei egindako elkarrizketen emaitza da. Proiektu horren baitan emakumeak, euren sexualitatearekiko sentitutako erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu ziren.

Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktorek, Ainhoa Etxebarriak, Iraitz Lizarragak eta Intza Alkainek, emango diete ahotsa emakumeei oholtzan, poesia, probokazioa eta barrearen bidez.

Umeek Phileas Fogg-en abenturak 

Eriz Alberdi aktoreak Phileas Foggen abenturetan murgilduko ditu 5 urtetik gorako neska-mutikoak Munduari itzulia 80 egunetan lanarekin. Zakar poltsak erabilita kontatuko die istorioa, erratzak, zoru-garbigailua, trapuak eta zakarrontziak lagun hartuta.

Sarrerak online erosteko aukera dago bi kasuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak