Elikagai begetalen gaineko ikastaroa egingo du Ane Goikoetxea dietistak

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 9a, 20:11

Ane Goikoetxea dietista integratibo aretxabaletarrak elikadura osasuntsu bat izateko elikagai begetalak nola konbinatu irakatsiko du apirilaren 20an, Kiloka dendan.

Elikadura osasuntsu baterako gorputzak hainbat nutriente behar dituela gogorarazi du Goikoetxeak, eta horiek modu zehatzean elkartuz beraien eragina eta onurak handi daitezkeela argitu: "Hori kontuan izatea garrantzitsua da, bereziki, landareetan oinarritutako elikadura daramaten pertsonengan, nutriente guztiak ondo lortzeko. Gainera, zalantza eta mito ugari izan ohi dira landareetan oinarritutako elikaduraren inguruan, eta horrelakoetan defizientziak daudenaren sinismena dago". Horri guztia iraultzeko ikastaroa dela esan du.

Dieta begetariano edo beganoa oinarri duten pertsonentzat ez ezik, edonorentzat dela interesgarria gaineratu du: "Izan ere, guztion interesekoa da elikagai begetalak eta horien propietateak modu egokian nola aprobetxatu".

Izen-emate epea zabalik

Ikastaroa apirilaren 20an izango da, 10:30ean, Kiloka dendan (bi orduko saioa).

Izen-ematea zabalik dago hilaren 18a arte; @kiloka_denda Instagram kontuaren bidez egin daiteke; prezioa da 25 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak