Aste Santuko elizkizunak prest dituzte parrokian

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 23a, 10:06

Erramu-domekako elizkizunekin hasi eta martxoaren 31 arte hainbat elizkizun izango dira Andre Mariaren Zeruratze parrokian.

Erramu-domekako elizkizunekin emango diote hasiera Aste Santuari parrokian aste bukaeran; zapatuan, ohi legez, 19:00etan izango da meza, eta domekan, 12:30ean. Astelehenean, penitentzia egiteko aukera izango dute eliztarrek, 19:00etan. Gero, Aste Santu betean murgilduko dira: eguenean, Jaunaren azken afaria izango dute gogoan, eta egubakoitzean, Jaunaren nekaldia; biak, 19:00etan. Egun horretan, gainera, gorespenak otoitz egingo dituzte 10:30ean eta gurutze bidea egingo dute 11:00etan, parrokian. Martxoaren 30ean, 19:00etan, Pazko gaubeila egingo dute, eta hurrengo egunean meza nagusia izango da, 12:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak