Mañarikua eta Rubio elgetarrak nagusi X. Frontenis Txapelketan

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 12a, 15:33

Hamar bikotek jardun dute nor baino nor gehiago aste bukaeran jokatutako frontenis txapelketan. Mañarikua eta Rubio elgetarrak eta Imaz eta Ezeolaza goierritarrak iritsi ziren finalera, eta markagailua iraulita debagoiendarrek irabazi zuten tanto bakarraren aldearekin.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan hamargarrenez antolatu dute UDAk, Loramendik eta Udalak txapelketa, eta "giro polita izan dela" Iturrigorriko harmailetan adierazi dute: "Azken urteetan bikote kopurua pixka bat behera eginda zegoen, eta aurten, zerbait errekuperatzea lortu da". 

Finalerako ez zen herrikorik sailkatu. Goierritarrek eta elgetarrek jokatu zuten eta partidu luze eta berdinduan debagoiendarrak izan ziren nagusi, azken lau tantoekin markagailua iraulita: Maitena Mañarikua eta Mireia Rubio 22- Ihintza Imaz eta Maialen Ezeolaza 21. "Oso partidu polita eta orekatua izan zen, maila handikoa", adierazi dute antolatzaileek.

Hirugarren eta laugarren postua, ostera, herrikideen artean erabaki zuten; Lierni Zangituk eta Ibone Arrietak irabazi zieten Jasone Zabala eta Zuriñe Etxanizi, 22 eta 19.

Antolatzaileak pozik agertu dira: "Giro oso polita egon da eta jendea ere gustura geratu dela uste dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak