Hasi dira Azbe lantegia eraisten

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 23a, 11:47

Azbe lantegiko bulegoak zeuden eraikina botatzen hasi dira dagoeneko. Legealdi hasieratik datorren kontu bat da, eta asko luzatu bada ere, azkenean hasi dira eraisten. Ondoren, herrirako sarrera egoki bat egingo dute, biribilgune batekin, eta aparkalekuak jarriko dituzte, alboan jardin batzuekin. Lantegiaren estruktura nagusia mantendu egingo dute, eta Eroski supermerkatu bat jarri.

"Arazoak egon dira lurraren kutsadurarekin, eta horrek atzeratu du kontua. Baina hasi dira eraisten", azaldu du Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak.

Bulegoak zeuden eraikina bakarrik botako dute, lantegia bera ez. Izan ere, lantegiak arkitektonikoki  balio historiko bat duela deritzo udalak, zerra formadun teilatuagatik. Bulegoen eraikinari dagokionez, bi aukera aztertu ditu Udalak, eta, azkenean, erabaki du herrirako sarrera egoki bat egitea, biribilgune batekin, eta aparkalekuak jartzea, alboan jardin batzuekin. 

Lantegiari dagokionez, berriz, hari lotuta dauden beste zati batzuk bota egingo dituzte, baina estruktura nagusia mantendu egingo da, Eroski supermerkatu bat egiteko. Era berean, Urkulurako bideko espaloia zabaldu egingo dute.

Eraisketa lanek astebete inguru iraungo dutela aurreikusten dute.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak