Jaume Sureda nagusitu da Aretxabaletan

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 16a, 14:26

Leintz Bailarako Txirrindulari Lasterketaren 80. edizioa jokatu dute gaur –eguena– Aretxabaletan, eta esprintean erabaki da. Gatzagako azken igoeran tropela hautsi egin da, eta 30 laguneko taldea iritsi da Durana kaleko helmugara. Caja Rural taldeko Jaume Sureda eta Xavi Cañellas helmugaratu dira guztien aurretik, elkarrekin. Eskuak biek jaso dituzten arren, epaileek Suredari eman diote garaipena. Telcom taldeko Julen Amarika izan da podiuma osatu duena.

Leintz Bailarako Txirrindulari Lasterketak 80. edizioa izan du aurtengoan. 159 txirrindulari abiatu dira hasieran, baina lasterketa hasi eta berehala eroriko bat izan da. Erabilgarri zeuden bi anbulantziak eraman behar izan dituzte erori diren ziklistak artatzeko, beraz, lasterketa neutralizatu behar izan dute hamar minutuz, beste bi anbulantzia etorri arte.

Mendiko saria Xavi Cañellasentzat izan da, eta taldekako saria, berriz, Ampo taldearentzat. Marti Marquezek, azkenik, Euskalduna Trofeoko lider izaten jarraitzen du lasterketa honen ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak