Neska-mutikoek eskainitako dantza saioekin gozatu dute herritarrek

Mirari Altube Arrese 2018ko mai. 27a, 18:52

Txistulari doinuekin eta neska-mutikoen dantzekin bete dira kale bazterrak gaur. Haur Dantzarien Egunak Arrasateko, Oñatiko, Antzuolako eta Soraluzeko umeak ekarri ditu Aretxabaletara bertakoekin bat egin eta erakustaldi dotoreak eskaintzeko.

Jai giroan jardun dute dantzan eta jai giroa sortu dute herrian. Goiz partean lau gunetan banatuta egin dituzte dantza saioak: Lausitta, Ilargi eta Herriko plazak eta Durana kalea. Eta arratsaldean alardea eskaini dute guztiek batera Herriko Plazan. Eguraldia lagun, aparteko eguna bizi izan dute, eta era berean, harrobia badagoela erakutsi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak