Eskualdeko 240 umek egin dute Aretxabaleta inguruetako mendi martxa

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mar. 11a, 14:49

Eskolarteko 31. Mendi lehiaketa barruan, Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatuta, eta oraingoan, Murrukixo Mendi Elkarteak aurrera eraman duen mendi bueltan, bailarako 240 haur izan dira. Bi taldetan banatuta, eguraldi ederra lagun; Urkulu, Arientza, Mendiola… inguruetan, 9 eta 10 kilometroko bideak egin dituzte.

Murrukixo Mendi Elkarteko mendi martxan bi bide ezberdin egin dituzte, bertan batu direnek: Iturrigorri frontoitik hasi, bidegorritik gora Urkulura igo eta Arientzaraino joan ostean, Elurzulotik gora, Mendiolaraino iritsi dira. Han, bi taldeak batu, eta Boliñatik behera, Aretxabaletaraino jaitsi dira.

Balorazio positiboa egin du Asier Lizarriturri antolakuntza taldeko kideak: "Eguraldi ona izan dugu, eta mendi ibilaldia bikain joan da. Parte-hartzearekin ere pozik geratu gara, izan ere, 240 ume batu dira, eta giro bikaina izan dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak