Gabon kantuekin goiza berotu ostean, eguerdirako Olentzero eta Mari Domingi iritsi dira

Mirari Altube Arrese 2017ko abe. 24a, 12:43

Umeak, gurasoak, irakasleak eta Basotxoko erretiratuak elkartu dira txistularien inguruan Gabon kantuekin berotzeko herriko bazterrak. Trukean leihoetatik botatako goxokiak eta intxaurrak jaso dituzte. Txorizo muturtxoa jan osterako Olentzero eta Mari Domingi gerturatu dira umeen gozagarri.

Azken urteetan legez sekulako ilara egin dute neska-mutikoek Olentzero eta Mari Domingiri gutunak eta muxuak emateko. Batzuk beldurtuta eta gehienak pozik, haien altzoetan eseri dira eta kontu kontari jardun dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak