Moda desfilea, Aretxarteko produktuen erakusleiho

Iker Oñate 2017ko abe. 15a, 20:18

Aurreko urtekoari jarraiki, moda desfilearekin ireki dituzte Neguko Azokako karpako ateak. Jaiki elkarteko dantzariek eman diote hasiera hitzorduari. Aretxarteko zenbait dendatako produktuak ikusarazi dituzte ostean.

Aretxarteko hainbat dendatako produktuak eta ekoizpenak ikusarazi dituzte herriko modeloek. Zehatz esanda, Belar Meta, Kilima, Tak!, Haurrak, Lie, Games eta L-10 izan dira ekimenean esku hartu duten komertzioak.

Horrez gain, hirugarren ekipamendua aurkeztu dute UDAko ordezkariek, Neguko Azokan salgai izango dutena –zapatuan eta domekan–. Aipatu beharrekoa da kamiseta solidarioa dela: Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkarte Aspanogirentzat dirua bildu gura dute. Azkenik, Jaikikoek itxi dute musikaz girotutako desfilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak