Hona hemen EH Bilduko kideek adierazi dutena:
"Iraila, eta bereziki urriko lehenengo eguna, historikoak izango dira Kataluniako herrirako. Burujabetza lortzeko martxan jarri zuten prozesua momentu oso garrantzitsuan dago, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko pauso bat besterik ez da falta. Hilabete hau erabakigarria izango da. Espainiako gobernuaren jarrera ikusita, kataluniarrek guztion inplikazioa beharko dute aurrera egin ahal izateko. Guk konfiantza osoa dugu. Euskal Herrian, laguntzeko prest egon beharko gara; eta gu geu, prest gaude.
Argi geratu da estatu espainiarrarekin ezin direla oinarri demokratiko minimoak adostu. Alde bakarreko bidea, zoritxarrez, ustez dieten-diguten bide bakarra dela argi geratzen ari da.
Lehen aipatutako guztiarengatik, aretxabaletarrok aurrera pauso bat eman behar dugu gure laguntasun osoa adierazteko. EH Bildun argi dugu, Katalunian ematen ari den moduko prozesuan ezinbestekoa da herritarron inplikazioa eta guk iraila eta urrirako ekintza batzuk martxan jartzen ari gara".