Egubakoitzean hasi zituzten festak Areantzan eta auzo-afarian, 65 lagun batu ziren. Atzokoa izan zen egun nagusia eta euria egin bazuen ere, ekintza guztiak egin zituzten. Mokadutxoa eskaini zuten mezaren ostean, ginkana egin zuten, eta arratsaldea jolasean pasatu zuten. Adin guztietako auzotarrek hartu zuten parte jolasetan.