Arazoa aspalditik dator, eta iazko martxoan esaterako, lur-jausiak izan ziren maldaren hainbat gunetan. Arazoa, hain zuzen, azpiko urek sortzen dute; batetik, ibilbide horretako urbanizatze lanak egiterakoan ez zirelako ondo bideratu, eta bestetik, autobidearen lanen ondorioz desbideratu egin zirelako ur horiek. Horren ustea dute Hirigintza Saileko ordezkariek, eta gaineratu dute ur horiek lurra bigundu egiten dutela eta ondorioz, luiziak sortu.
Ia 370.000 euroko kostua
Behin behineko konponbideak jarri izan dizkiete, baina orain behin betikoari heltzea erabaki dute eta horretarako azaleko ezponda izeneko horma egingo dute. Asfaltados y Construcciones Morga SL enpresari eman dizkiote lan horien ardura eta 369.294 euroko kostua dute.