Entseguak izango dira martitzen eta eguenetan; hona hemen: 12, 14, 19, 21 eta 26. Eta entsegu orokorra izango da hilaren 28an, Herriko Plazan (19:00).
Ez dago izenik aurrez eman beharrik, nahikoa da bertan agertzea.
Petti, Urbaltzen, irailaren 13an
Kontzertuak antolatzen jarraitzen du Loramendik eta oraingoan Petti (Bera, 1973) musikari ezaguna etorriko da Urbaltz tabernara; irailaren 13an, eguaztena, da kontzertua.