Iraileko Ixadebalde sekulako beherapenekin dator

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 6a, 08:00

Herritarrak Ixadebalde azokan, martxoan.

Eguenetik ekingo diote merkealdien azokari oraingoan Aretxarte merkatarien elkarteko kideek, eta bi egunetan –eguen eta egubakoitza–, arratsaldez elkartuko dira mojen eraikinean (16:30-20:30); zapatuan, ostera, goizean izango dira herritarren zerbitzura (09:30-15:00).

"Hamahiru elkartuko gara oraingoan eta batzuk berriak dira, Danona taberna eta Iber, esaterako. Tak zapata denda martxoan ere egon zen baina orduan ezagutzera emateko joan zen, eta oraingoan, beherapenetan dituen produktuekin egongo da", jakinarazi du Meritxell Serratok, Ixadebalde azokaren antolatzaileetako batek. Eta zelan ez, merkatutako generorik onena izango dutela herritarren eskura gaineratu du. Eguraldi ona eginez gero, produktuok kanpora ateratzeko asmoa dute: "Hiru egunetara luzatu dugu aurten azoka, aukera gehiago ematearren herritarrei eta barruan ezezik kanpora ateratzeko asmoa ere badugu", adierazi du Serratok.

Hona hemen elkartuko diren merkatariak:

• Amaia ume denda.
• Asensio.
• Belar Meta.
• Danona taberna.
• Haurrak.
• Iber.
• Kilima.
• M5.
• Mari Merke.
• Tak zapata denda.
• Tinta Beltza.
• Titare.
• UDA.

100 euroko bi bonu

Azokara gerturatzen diren bezeroek saritxoa ere lor dezakete; izan ere, 100 euroko bi bonu zozkatuko dituzte Aretxarteren komertzioetan erabiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak