Euskaldun Torneoan txapeldun izan da Garazi Estebez aretxabaletarra

Maite Txintxurreta 2017ko abuztuaren 24a

Estebez saria jasotzen (argazkia: RespiraCiclismo)

Denboraldia ezin hobeto borobildu du Gipuzkoa Ogiberri taldeko txirrindulari kadeteak, joan den astean Sarrigurenen bukatu zen torneoa irabazita. Martxoan Tafallako lehendabiziko etapa irabazita, behin ere ez du lidergoa galdu.

Merezitako oporrak hartu ditu orain Garazi Estebezek. "Oso pozik" ei dago Euskaldun Torneoa irabaztearren, eta, orokorrean azkenaldian izaten ari den errendimenduarekin. Izan ere, uztailean Espainiako txapelketan bi domina irabazi zituen, eta Euskadiko Txapeldun izan zen bi aste beranduago.

Euskalduna Torneoari dagokionean, hamalau etapetan Estebezek hasieratik lortutako lidergoari eutsi ahal izan dio, eta Sarrigurenen bigarren eginda borobildu zuen bere bolada ona, txapela jantzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak