Euste horma luzatzeko lanak Aretxabaletako bidegorriaren ondoan

Maite Txintxurreta 2017ko abu. 22a, 09:00

Aretxabaletatik Eskoriatzako noranzkoan, bidegorria itxita egongo da datozen egunetan, Gipuzkoako Foru Aldundia segurtasuna bermatzeko lanak egiten ari baita bertan.

Bizikleta bideko lerradura egonkortzea da lan horien helburua. 2013 urte hasieran harrizko euste horma bat egin zuten Aretxabaletako hegoaldeko irteeran, lurrazpiko tunelaren ondoan, hain zuzen, lurjausi gehiago ekiditeko helburuarekin.

Joan den neguko eurien ondorioz, baina, berriro abiarazi zen desplazamendua ipar hegalean, eta horrek lur masa handia mugitu zuen.

Hortaz, ezponda hori behin betiko egonkortzeko eta mugitutako materiala berriro erortzeko arriskua saihesteko, gaur egungo euste horma handitu egingo dute, hogeita bost metroko beste zati batean. Horma horrek egungoaren ezaugarri berak izango ditu.

Arizmendi-Almen ikastetxeko ikasle askok eskolara joateko bidegorri hori erabiltzen dutenez, ikasturtea hasi aurretik bukatu nahi dituzte lanak. Hala, horiek hilaren 9ra arte iraungo dute, eta ordura arte itxita egongo da bizikleta bidea.

Ezponda egonkortzeko lan horiek ez dute ondotik igarotzen den Gipuzkoa 627 errepidean eraginik izango, eta berau irekita mantenduko da lanek irauten duten bitartean.

Lan horiek 56.000 euro inguruko kostua izango dute Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak