UDAren zapatuko partidua, bertan behera

Maite Txintxurreta

Gizonezkoen lehen taldeak gaur hasiko ditu entrenamenduak, eta bihar, zapatua, aurredenboraldiko lehen partidua jokatu behar zuten Gasteizko Aurrera taldearen kontra, 18:30ean Ibarran. Azkenean, baina, arabarrek atzera egin dute eta partidu hori ez dute jokatuko.

Hala, UDAren lehen partidua hurrengo zapatuan izango da, hilaren 26an, 18:30ean Eibarko Urkoren aurka. Horren ostean, abuztuaren 30ean ere beste hitzordu bat izango dute, Ariznabarraren aurka kasu honetan, eta hori ere 18:30ean Ibarran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak