Aretxabaletar mendizale gaztea ez dute oraindik aurkitu

Xabi Gorostidi 2017ko abuztuaren 13a

Irudia: Balaitus mendiaren tontorra. (clubalpibaixllobregat.blogspot.com.)

Goardia Zibilak konfirmatu duenez, M.C. 20 urteko mendizale aretxabaletarra aurkitzeko gaur egindako bilaketa lanek ez dute emaitzarik eman. Helikopteroarekin eta oinez aritu diren hainbat agenterekin aritu dira bila, eta amaieran, haize eta belaino handia zegoela ikusita, amaitutzat eman dute gaurko saiakera. Bihar goizeko lehen orduan berrartuko dituzte bilaketa lanak.  

Gaur arratsaldean mendizale aretxabaletarra hilda aurkitu dutela zioten mezuak zabaldu dira hainbat sare sozialetan. Jakara bertaratu diren gazte aretxabaletarraren gertukoek GOIENAri jakinarazi diote, informazio horiek ez direla egia, oraindik aurkitu ez dutelako, eta ostean, hala baieztatu du Goardia Zibilak ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak