Zuhaitz Errastik etxetik hurbilago beteko du kondenako azken zatia

Xabi Gorostidi 2017ko abu. 11a, 12:16
Argazkia: www.elmundo.es

Parisko administrazio auzitegi batek onartu egin dio, kondena etxetik gertuago egiteko jarritako errekurtsoa, aurrez frantziar administrazioak eskaera ukatu ostean. Hala, Tarasconeko espetxea utzi (750 kilometro), eta Landetan dagoen Mont de Marsan kartzelan (234 kilometro) beteko du kondenaren azken zatia.

Zuhaitz Errasti preso aretxabaletarra 2009a atxilotu zuten Frantzian, eta 2012an zortzi urteko kondena ezarri zioten ETAren aparatu logistiko eta militarraren parte izateagatik.

2014an, Espainiako eta Frantziako beste hainbat presorekin batera, kondena etxetik gertuago betetzeko eskaera egin zuen Errastik, baina ezezko erantzuna jaso zuen. Hala errekurtsoa jartzea erabaki zuen, eta uda hasieran onartu zion Parisko administrazio auzitegi batek. Errekurtsoa onartzeko orduan, epaileak kontuan izan ditu Errastik aurkeztutako bi argudio: seme-alabak dituela, eta gertuko familia kide batek osasun arazo larriak dituela.

Espetxe berrian, Debagoieneko bi preso

Etxeratek konfirmatu duenaren arabera Zuhaitz Errasti martitzenean heldu zen Mont de Marsan espetxera. Bertan, beste bi euskal presorekin egingo du bat; Arkaitz Saez eta Aratz Gomez, arrasatearra. Espainian kondena bete ostean, azken hilabeteak Frantziako espetxe horretan betetzea onartu diote Gomezi. Uztaila hasieran heldu zen Mont de Marsan-era, eta azaroan geratuko da aske.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak