Aretxabaletako Andramaixak 2017

goiena.eus

Andramaixak, gero eta gertuago

  Gizartea  Aretxabaleta

Abuztu erdialdean, Aretxabaleta Debagoieneko jaiaren erdigune bihurtzen da, Andramaixen aitzakiarekin. Domekatik ostegunera luzatuko dira jaiak, eta txosna batzordekoak jada hasi dira lanean.

Lanik ez zaie faltako, baina egun hauetako eguraldi kaxkarrarekin jendea laguntzen etortzeko aukerak handitzen direla ere azaldu Lapuertak.

Domekako Zuk in Zuk jan bazkarian motorrak berotzen hasiko dira, 20:00 egingo duten tomatearen igoera eta txupinazorako. Ondorengo egunetan adin guztietarako ekintzak izango dira nonahi; txalupa eroak, kale-antzerkiak, mus-txapelketak, kulero, tanga eta galtzontzilo lasterketak… eta nola ez musika eskaintza zabala ere bai.

Egitarauko zerbait azpimarratzeko orduan, herritarren parte hartzean jarri du fokua Lapuertak. Horren erakusle gisa, bertako musika taldeen presentzia jarri du. Izan ere, ez dira gutxi izango herriko jaietan joko dutenak; D-Skarga, Txerrikumeak, HKB, Gatributu, Criminal Remains, Wood Strings, edo Krisis esaterako.

Bost egun zoro dituzte aurretik, eta Txosna Batzordetik jaiak ondo gozatzeko dei egin dute.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa