Elurra izan da Gasherbrum I mendira igotzeko topatu zuten zailtasun handiena. Igoera ezinezkoa zela frogatu ostean, Gasherbrum IIra igotzen saiatu ziren. Bigarren honen egoera ez zen hobea, eta haizeagatik, egubakoitzean atzera egin behar izan zuten asmo horretan ere.
Alpinisten gertukoek jakinarazi dutenez, hiruak osasunez ondo daude.