Giro ezin hobean doaz Portasolgo jaiak beste behin. Atzo iluntzean Bixxxentak taldeak girotu zuen Loramendi kale ingurua eta zelan girotu.
Herriko taldeen rock kontzertuak izango dira gau partean kiroldegi aurreko zelaian. Eta bihar auto telegidatuen erakustaldia, azoka, gimnasia erritmiko erakustaldia, zezentxoak eta poniak eta omenaldiak, besteak beste.