Aretxabaletakoa esprintean nagusitu zen Tolosan egindako lasterketan. Hala, kadete mailako ziklistak bigarren urtez lortu du Euskadiko Txapelketa irabaztea: "Oso pozik nago egindakoarekin. Lasterketa laua zen, baina gazte mailakoekin lehiatu ginen eta horrek gogortu egin zuen proba". Gainera, Estebezek lider jarraitzen du Euskalduna Torneoan.