Ikuskizuna hasi baino ordu bete lehenago iritsi dira lehen gazteak Aretxabaletako plazara. Argi dago Go!azen telesail izatetik fenomeno izatera pasa dela. Gazte mordoak abestu dituzte oholtza gainetik proposatutako kanta ezagunak, eta egia esateko, gurasoren bat baino gehiago ere animatu da barruan dauka abeslaria ateratzera.