Harrera beroa egin diote herritarrek uztaileko kale antzerkiari. Trapu Zaharrak zale asko ditu Aretxabaletan eta herritar asko gerturatu ziren haren ingurura joan zen astean, eta oraingoan, are eta gehiago izan ziren Rojo Telonen bueltan.
Hurrengoak jamilia giroko antzezlanak
Hurrengo bi asteetan datozen taldeek familia giroko antzezlanak eskainiko dituzte. Zirika Zirkus Ondorengoak lanarekin etorriko da eguaztenean hilaren 19an, Santa Ritako komentura (19:00).Eta Panta Rhei arabarrek asto esnea saltzera datorren Astokillo eskainiko dute hilaren 26an, Herriko Plazan (19:00).
Datorren eguenean, gainera, Bikote bihurria txotxongilo emanaldia izango dute umeek Kixka taldearekin Santa Ritako lorategian (19:00).