Ia 200.000 euroko diru-laguntza eman du Aldundiak kiroldegiko konponketendako

Mirari Altube Arrese 2017ko uzt. 13a, 11:27

Otsaileko haizetearen eraginez, Ibarra kiroldegiak izandako kalteak ordaintzeko 199.710 euro emango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren barruan urtarrilean egindako diru-laguntza deialdira aurkeztu zuen eskaera Udalak eta orain oniritzia jaso du. 

Kiroldegiaren konponketa lanak dagoeneko eginda daude eta 450.000 euroren bueltako kostua izan dute: "Lanen faktura guztiak oraindik ez ditugu ordainduta", adierazi du Unai Elkoro alkateak. 

Aldundiaren laguntza horri esker kiroldegira bideratutako ia 200.000 euro beste kontu batzuetarako erabili ahal izango Udalak: "Oraingoz ez dugu erabaki zertarako erabiliko dugun diru hori. Seguru asko, aurten behintzat, ez da izango kirol azpiegiturendako. Herrian dauden beste behar batzuetarako erabiliko dugu, irisgarritasun arazoak hobetzeko, esaterako", jakinarazi du alkateak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak