Auto txikiak, ikuskizun itzela

Maite Txintxurreta 2017ko uzt. 9a, 19:10

Aretxabaletako Herriko Plazak eskala txikiagoko Montmeló bat zirudien gaur. Izan ere, egun osoz, goizez zein arratsaldez, irrati kontroleko autoen erakustaldia izan da, Aitor Lopezek antolatuta, beste behin ere.

Entretenimendurako aukera paregabea topatu dute gaur Herriko Plazara gerturatu diren aretxabaletarrek zein kanpotik etorritako abiadura zaleek.

Hesiaren kanpoaldetik adi-adi begiratzen zioten herritarrek ziztu bizian pasatzen ziren gidaririk gabeko auto txikien joan etorriari eta horiek bihurgune bakoitzean derrapatzean ateratako keari.

Hala, istripuren bat edo beste ere ikusi ahal izan dute, baina, noski, zauriturik ez da egon. Hala, plazako arkupeak izan dira gaurkoan boxak, eta autoen jabeak bertan jardun dute piezak konpondu eta aldatzen, neska-mutikoen begiradapean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak