Zapatuan, Hirunako Txapelketa Aretxabaletan

Xabier Urtzelai 2017ko uzt. 7a, 15:25

Ointxe!-k antolatuta Hirunako Saskibaloi Txapelketa egingo dute bihar, zapatua, Aretxabaletako plazan. 

Goizean kategoria txikiendako txapelketak egingo dituzte (09:30ean hasi eta 14:00ak arte), eta arratsaldean, 16:00etan hasita kadete, junior eta senior mailakoen txanda izango da –izenematea doan da eta sari asko banatuko dituzte parte-hartzaileen artean–.

Domekarako, berriz, auto telegidatuen motor hotsa egongo da Aretxabaletako plazan, erakustaldia antolatuko dute-eta bertan. 11:00etatik 14:00ak arte, eta 16:00etatik 19:00ak arte ibiliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak