Bertsolariek eta trikitilariek girotu zuten inaugurazioa, eta aurreskua dantzatu ostean, Anita Aretxagak, elkarteko emakumezko bazkide nagusienak, zabaldu zuen atea. Hark gonbidatu zituen gainerako guztiak ere barrura sartzera, berritu ondoren lehenengoz.